XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduan peoi batek zazpi erreal irabazten zitun.

Berrogei ta amar urte bertan lan egin da erretiratu zan.

Gaur, gutxiago merezitako prankori egiten zaizkio omenajeak.

Zezen-zale amorratua izan da gure Elosegi.

Tolosa`ko zezen-plaza egiteko parte artu zun, beste askoren artean, gaur bera bakarrik bizi bada ere.

1903`ko San Juanetan inauguratu zan, iru urteko obrak amaitu ondoren.

Eun ta amar milla pezta izan zan gastu guzia.

Geroztik euri-zaparrada pranko izan da Tolosa`ko zezen-plazan.

Auek dira gizon onek eman ditun datorik nagusienak.

Tolosa`ko Udaletxeak bere barruan eskeñi dio omena, agintariak bertan diralarik.

Joxe Mari Gorrotxategi pastelero ezagunak ere pentsamentu polita izan du.

Tarta edo pastelezko zezen-plaza bat egin du Tolosa`koaren irudikoa, eun kandela bertan diralarik, da eskaparatean jarri.

Jendea prankok bota dizkio begiak.

Joxe Mari: Donostiarrentzat ere orrelako zerbait egin bearko dezu.

Aiton agurgarriari galdetu diotenean ain bizi luzerako zer egin bear dan, onela erantzun du: - Lan egiteari ez utzi.